LURRALDE-KONTRIBUZIOA ORDAINTZEKO EPEA ETA IBI TASA 2023KO 1. SEIHILEKOAN
LURRALDE-KONTRIBUZIOA ORDAINTZEKO EPEA ETA IBI TASA 2023KO 1.SEIHILEKOAN
Jakitera ematen da Alkatetzaren 2023ko apirilaren 21eko ebazpenen bidez onartu zirela 2023ko lehen seihilekoko lurralde-kontribuzioari eta pasabide-tasari zegozkien kuotak, eta borondatezko ordainketaren epea apirilaren 24etik 2023ko ekainaren 9ra arte ezarri zela, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan zordunduko dira, borondatezko epearen azken egunean, hau da, 2023ko ekainaren 9an.
- Ordainketa Caixabanken, Caja Ruralen eta Laboral Kutxaren edozein bulegotan egin ahal izango da, haien ordutegi espezifikoan eta dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren. Internet bidez ere ordaindu ahal izanen da, eusweb orriaren bidez eta 948238400 edo 948012012 telefonoetara deituta.
- Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko moduak
– Banku-txartelaren bidez, 948238400 telefonoaren bidez edo Egoitza Elektronikoaren bidez, ziurtagiri elektronikoa duen ordainagiriaren erreferentziarekin edo Cl@ve bidez.
– Banku-transferentziaren bidez edo Udalaren kontu-zenbaki hauetako edozeinetan sartuta, argi eta garbi adieraziz nork ordaindu behar duen eta zer kontzeptu duen.
CAIXABANK: ES75 2100 5256 6722 0005 7282
CAJA RURAL: ES96 3008 0073 1726 5330 3327
LABORAL KUTXA: ES48 3035 0087 0108 7090
Jendeak jakin dezan argitaratzen dena.
Likidazio horren aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
- a) Egintza egin duen organoan bertan birjartzekoa, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- b) Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik kontatzen hasita. …